Laia Plazara: itxialdian emakumeen egoerak jasotzeko webgunea
Laia Plazara proiektua aurkeztu berri da. Webgune honen bitartez bizi dugun itxialdi egoeran emakumeon egoerak jasotzea da helburua. Horretarako, lehen galdera hau botatzen da: Emakume bezala, zelan daramazu itxialdia? Galdera honen bidez emakumeen egoerak jaso nahi dira, erantzunak eman ahal izateko eta elkarsaretzeko. Horretarako hainbat bide daude (espresio artistiko ezberdinen bidez) edo buzoi pribatuaren bidez.
Kanpaina hau Gorbeialdeko kuadrillaren eta udal guztien web orrialdeetan eta sare sozialetan eskegiko da eta Laia eskolak bilduko ditu erantzun guztiak.
Webgunea bisitatzeko: http://www.laiaplazara.eus/