KZguneko dinamizatzailearen bisita bihar

Maiatzaren 31n 16:00etatik 20:00etara KZ gunea zabalik izango da eta dinamizatzaileak laguntza eskainiko dio hurbiltzen den orori. Teknologia berriekin lotutako edozein zalantza argitzeaz gain, honako zerbitzu hauek eskainiko dira: metaposta, BakQ, aurrez aurreko tutoretzak eta nabigazioa.

Aurretiazko hitzordua eskatu beharko da, bi bide hauetako bat erabiliz:

  • Online: kzgunea.eus/cita-previa
  • 945 062 555 (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara)