Kuadrillarteko bertso txapelketako saioa otsailaren 4an

Otsaileko lehenengo larunbatean Kuadrillarteko bertso txapelketako kanporaketa bat egingo da Aramaion. Plazako Elkartean elkartuko dira bertsolari eta bertsozaleak 20:00etan. Herriko bi talde arituko dira nor baino nor: Izena pentsau bida vs Tratamendurik gabeak.

Afariak 10 €-ko prezio du. 629118405 telefono zenbakira mezu bat idatziz eman daiteke izena, eta asteazkena da horretarako azken eguna.