Kuadrilla artekoan Errekaleorren lehiatuko dira aramaioarrak

Datorren zapatuan, otsailak 8 egingo da Errekaleorreko gaztetxean Arabako bertso kuadrilla arteko beste saio bat eta bertan lehiatuko dira bi talde hauek: Aramaioko Konde Basoko iluek eta Gasteizko Bazaar Xanmapelezuin.

Hauek dira saioaren xehetasunak:

Eguna: otsailak 8, larunbata

Tokia: Gasteiz,Errekaleorreko gaztetxean

Ordua: 14:00etan

Taldeak: Bazaar Xanmapelezuin (Gasteiz) VS Konde basoko iluek (Aramaio)

Izena emateko: asteazkenean izena emateko azken eguna. Mezu bat bidali behar da 645292320

Prezioa: bazkaria (7 euro, 5 euro ikasle/langabetu)

Albiste gehiago →