Kuadrilla artekoa: «Izena pentsatu bida» pasa da finalerdietara

Aurreko ostiralean lehen faseko bi saio jokatu ziren Aramaion bertan, baina horietan aritu ziren bi talde aramaioarrek (Ibarrako periferiak eta Tratamendurik gabeak) ez zuten finalerdietarako txartelik eskuratu. Saioen kronika.

Aramaioko beste taldea, Izena pentsau bida, beste bost talde hauekin batera sailkatu da hurrengo faserako:  Bertxilika (Gasteiz), Beeeeertsolariak (Lautada), Katuko muinoak (Gasteiz), Errexala (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar Errioxa). Otsailaren 26an, igandean, Aguraingo Zabalarten arituko dira bertsotan Bertxilika gasteiztarren aurka.

Hiru finalerdi izango dira guztira. Hona hemen beste biei buruzko informazioa:

  • Martxoak 4, larunbata, Bastidako Kultur Etxean
    Beeeeertsolariak (Lautada) vs Errexala (Gasteiz)
  • Martxoak 12, igandea, Murgiako udaletxean
    Katuko muinoak (Gasteiz) vs Txandrio (Arabar Errioxa)

Argazkia: www.bertsozalea.eus