Kiroldegia berriro ireki da
Asteburuan estintoreak hustu eta horrek eragin zuen zikinkeria handiena garbitu ondoren, kiroldegia berriro ireki da.
Garbiketa lanak guztiz amaitu gabe daude eta datorren astean jarraituko dute, baina momentuko egoerak ez du eragozten kiroldegiaren erabilera, beraz, irekitzea erabaki da.
Lan hauen aurrekontua 1.668,62 eurokoa izan da.