Jubilatu elkarteak itxita jarraituko du, zerbitzu jakin batzuk izan ezik

Aramaioko Udalak eta Alaiak Jubilatu elkarteak Jubilatuen elkartea irekitzeko protokolo bat adostu zuten. Baina ikusita alarma egoeran sartu garela berriro eta neurri zorrotzagoak ezarri direla, bi aldeek adostu dute egoera hobetu artean eta legeek horrela ahalbideratu artean lokalak itxita jarraitzea.

Hala ere, Jubilatu elkarteak Kantu tailerra eta euskarazko ikastaroarekin jarraitzea erabaki du, legeak horrela ahalbideratzen duelako eta neurriekin era seguru batean egiten direlako ekintza hauek.

Horretaz aparte, podologia zerbitzua martxan jarriko dute, beharra ere badagoelako eta segurtasun protokoloekin ondo eman daitekeen zerbitzu bat delako. Hau hileko bigarren ostegunean izango da eta hitzorduak aurretik, orain arteko bideetatik, hartu ahal izango dira.

Telefonoa: 616558560

Albiste gehiago →