Jesus Mari Elejalde Plazaola, Aramaioko seme kuttuna hil da

Jesus-Mari-Elejalde_tokikom_700x700

Aramaioko Salturralde baserrian jaio zen 1935eko martxoaren 7an eta atzo, 2020ko otsailaren 20an hil zen Gasteizen.

Aramaioko Udalak herriaren alde egin duen lana eskertzeko seme kuttun izendatu zuen 1998ko uztailaren 22an.

Herriko ondarea jasotzeko grina
Lehen urteak Aramaion eman zituen apaiz moduan eta ondoren Amerikara joan zen. Bere herrira itzuli zenean, erretore aritu zen. Fabrika batean ere lan egin zuen 10 urtez.
Betidanik izan du Aramaio aipagai bere lanetan eta horren adierazle dira kaleratu dituen liburuak:

ayer y hoy

“Ermitas y caminos del Valle de Aramaiona” (1986).
“Aramaioko udaletxea” (1988).
“Ayer y hoy del Valle de Aramaiona” (1989).

Horrez gain , hainbat artikulu idatzi ditu egunkari eta aldizkarietan.

Eta Ahotsak.eus webgunean hark kontatutako hainbat istorio ere jaso zituzten

Azken urteotan, ostera, Gasteizen bizi zen. Hileta elizkizuna gaur, otsailak 21, Aramaioko parrokian izango da, 18:30ean.

Albiste gehiago