Jasotzen dituzu Aramaioko notiziak?

Azken aste hauetan, herritar batzuk kexatu egin dira, Aramaioko albisteen mezurik ez dituztela jasotzen eta. Kasu gehienetan, mezu hauek masiboak direnez, eskaintzak karpetan sartzen dira eta horregatik hartzaile batzuk ez dituzte bistaratzen. Izenburuan honako datuak agertzen dira normalean:

Azaroak 17 (data): Azken berriak!

Edozein modutan, norbaitek interesa badu harpidetzeko, honako link honen bitartez egin dezake eskaera:

Datuak positiboak

Azken datuak errepasatuta, bisitarien kopurua nabarmen igo da azken hilabeteetan. Bataz beste %48 igo da bisita kopurua urria eta azaroan. Tartean, albiste konkretu batzuk izan dute bisitari gehien: Puro Relajoren kontzertua, Euskaraldia, bertso saioa…

Albiste gehiago →