Irakurle klub feminista urtarrilaren 17an bilduko da

Datorren astelehenean, urtarrilak 17, bilduko da Irakurle klub feminista. Kultura etxean, arratsaldeko 18:00etan.

Landuko duten liburua hauxe:

 

Han ez banengo bezala

Slavenka Drakulic 2018

Han ez banengo bezala eleberria 1992. urtean girotuta dago, Bosniako gerraren aldirik latzenean, eta gerraren alderdirik izugarrienetako bat erakusten du: emakumeen aurkako bortizkeria. S.-ren ahots indartsuaren oihartzuna ez da aise isilduko irakurlearen buru-zokoan. Suediako erbestetik ari zaigu, gordin baina sotil, apaingarririk batere gabe. Gerrako bere bizipenen kronika egiten du, nola atzeman zuten, nola atxiki zuten esparru batean beste emakume batzuekin batera, nola jasan zituen soldaduen sexu-abusuak… Eta harrigarriena, beharbada, nola ernatu zitzaion bizirik irauteko sena. Esaldi motz eraginkorren bidez, egileak itolarrian darama irakurlea amaieraraino, liburuaren hasierako denborarekin bat egin arte.

Klubean parte hartzeko izena 945-43 01 67 telefono zenbakian edo berdintasuna@gorbeialdea. eus helbidean eman daiteke.

Albiste gehiago →