Irakurle klub feminista azaroaren 29an bilduko da

 

Datorren azaroaren 29an da hitzordua, kultura etxean kokatzen den KZgunearen gelan.

Eta ordutegia 18:00-20:00 artean.

 

 

 

 

 

 

Oraingoan aztertuko duten liburua hauxe: «Xala».

Bi aste falta dira hurrengo liburua maileguan hartu eta prestatzen joateko!

Horretarako jo Aramaioko liburutegira.

 

 

 

 

 

Hurrengo liburuak

Hauek dira hurrengo hilabeteetan aztertuko dituzten liburuak:

Han ez banengo bezala Slavenka Draculik
Bihotza nora, zu hara Susanna Tamaro
Ibaiertzeko ipuinak Oihane Amantegi
Esnatzea Kate Chopin
Neskamearen ipuina Margaret Atwood
Dendaostekoak Uxue ALberdi
Lazunak azkazaletan Oihana Arana

Animatu eta jarri harremanetan antolakuntzarekin egutegi zehatza jasotzeko eta izena emateko.

Gorbeialdeko Kuadrillaren eta Laia Eskolaren ekimena da feminismoa eta irakurketa batzen dituen kluba.

Ainhoa Aldazabal dinamizatzaileak proposatutako liburuak komentatzen dira eta, literaturarekin gozatzearekin batera, feminismoan sakontzeko ere balio du.

Klubean parte hartzeko izena 945-43 01 67 telefono zenbakian edo berdintasuna@gorbeialdea. eus helbidean eman daiteke.

Albiste gehiago