Informazio jardunaldia: Administrazioa zugandik hurbil
Administrazioarekin elektronikoki aritzeko aukerak ardatz izango dituen formazioa egongo da hilaren 28an, 17:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Honako hauek landuko dira besteak beste: nortasun elektronikoak, ziurtagiri digitalak eta Administrazio Orokorraren zerbitzu digitalak. Cl@ve iraunkorra eta FNMT ziurtagiriak eskuratzeko aukera ere egongo da.
Ezagutza hauek eskuratzea abantaila izan daiteke herritarrarentzat; izan ere, hiribururako joan-etorriak saihesteko bide ematen du. Interesa izanez gero, eman izena udaletxean.
Formazioa gaztelaniaz izango da. Galderak norberak hautatutako hizkuntza egin dahal izango dira.