Ikastaroa: gurasoentzat dantza plazak
Gurasoei zuzenduta antolatu dira dantza plazak ikasteko saioak. Horretarako aldez aurretik eman beharko da izena, abenduaren 31 baino lehen, Guraso Elkarteak bidali duen formularioa beteta.
Saioak urtarrilaren 12an hasiko dira eta martxoaren 15ean amaitu. Igande arratsaldetan emango dira 6etatik 7etara.