II. ginkana giro ederrean jokatu zen
Pasa den domekan egin zen Aramaioko II. ginkana herrikoia eta 9 taldek hartu zuten parte. Parte hartzaile guztiak haurrak zirenez, froga ezberdinak gainditzeko une oro monitore baten laguntza izan zuten.
Eguraldiak lagunduta, ederto pasatu zuten domeka goiza! Zorionak parte hartzaile denei!