Hitzaldia: tximiniak nola zaindu eta etxeko suteen aurkako neurriak

Aramaioko larrialdietarako taldeak, Aramaioko Udalaren laguntzarekin, tximinien mantentze egokiari eta etxeko suteen aurkako neurriei buruzko hitzaldia antolatu du, azaroaren 10ean, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko pleno aretoan.

Bertan, batetik, Josu Sandin tximinietan aditua izango dugu hizlari, eta Asier Castellano eta Ekaitz Abarrategi suhiltzaile eta larrialdietarako taldeko kideek ere parte hartuko dute.