Hitzaldia: Aramaioko egoera eta aukera energetikoak

Apirilaren 23an Aramaioko egoera eta aukera energetikoei buruzko saioa izango da, 18:30ean, kultur etxeko areto nagusian. Aritz Ameztegik, Debagoiena 2030eko teknikariak, gidatuko du.

Saio honek hainbat helburu ditu. Batetik, “Aukera Energetikoak” izeneko proiektuan egindako azterlanaren emaitzak jakinarazi nahi dira. Azterketa horretan, Aramaiok autokontsumorako energia berriztagarria sortzeko zer gaitasun duen neurtu da, udalerriko eraikinen egoera eta ezaugarriak kontuan izanda.

Bestetik, Udalak aprobetxatuko nahiko luke abagunea energiaren inguruko hausnarketa egiteko. Eta azkenik, herri mailan martxan jarri nahi den energia talde eragilea sortzeko abiapuntu gisa planteatzen du Udalak hitzaldi hau.