Herriko merkatarien lana balioan jartzeko keinua

 

Azken hilabete hauetan bizi dugun egoera berezi honetan ezinbesteko lana egiten ari dira herriko merkatariak. Garai gogorrenean ere, konfinamendu zorrotzenean, lanean izan dira eta beraiei esker asetu ditugu gure premiak.

Horregatik guztiagatik, Aramaioko udalak eskerrak emateko keinua egin du eta horretarako Iturrizuri elkarteko eskulanetako emakumeek opari sinbolikoak landu dituzte merkatariei entregatzeko.

Gustora jaso dute merkatariek keinua eta lanean jarraitzeko indarra eta gogoa agertu dute.

Eskerrik asko zuen lanagatik!

 

Albiste gehiago →