Herriko artisten margolanen erakusketa

Aramaioko Ongizate sailak herriko artisten margolanak erakusgai jartzeko ekimena martxan jarri zuen. Hasiera batean jubilatuei begira, baina ikusita izan duen arrakasta adin nagusiko aramaioarren margolanen erakusketa bideratu da, hau da, 18 urtetatik gorakoena.

Horrela gauzak, adin desberdinetako 13 aramaioarrek eman dute izena eta Sastiñan jarriko da erakusketa hau.

Eskerrak eman nahi dizkiegu beraien margolanak erakustera animatu diren aramaioar guztiei eta gainontzekoei herriko artisten margolanak ikustera animatu.

Albiste gehiago →