Herri bideen inbentarioa (3. fasea): hasiera onarpena
Udaleko Osoko Bilkurak 2019ko irailaren 26an eginiko bileran aho batez erabaki zuen, besteen artean, hasierako onarpena ematea Aramaioko landa izaerako herri bideen inbentarioari.
Hartutako erabakia eta horretarako izapidetu den espedientea jendaurrean jartzen dira, aldizkari ofizialean argitaratuz eta udaletxeko iragarki taulan iragarkiak jarriz.
ARGIBIDEAK:
- Onartu den dokumentazioa IKUSGAI dago udal bulego orokorrean, bulego ordutegian (astelehenetik ostiralera goizez 9:00-14:30 ordutegian eta asteazkenetan 16:30-18:30etara ere).
- Aztertzeko eta, kasua balitz, erreklamazioak egiteko epea: 2 hilabete ALHAOn iragarkia argitara eman eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita eta bulego orduetan. Hau da, 2019ko urriaren 10etik 2019ko abenduaren 10era (biak barne).
- Erreklamazioak aurkezteko lekua: Udaletxeko Sarrera Erregistro Orokorra. Administrazio Prozedurari buruzko legeko 66 artikuluak seinalatzen dituen lekuetan, eta udal webguneko egoitza elektronikoaren bidez.
- Erreklamazioa aurkeztu behar zaion Organoa: Udaleko Osoko Bilkura.
Inolako erreklamaziorik egin gabe informazio honen erregelamenduzko epea iragan denean, hartutako erabakia behin betirako onartutzat hartuko da, beste erabakiren bat hartu beharrik gabe.