Hemen da Gazte Uda!

Aurten bi programa izango ditugu nerabeen aisialdiari begira: «Musika eta artea» eta «Natura eta Lagunartea». Biak osagarriak dira; alegia, bietan eman daiteke izena. 40 euroko prezioa du nerabeko programa bakoitzeko. Hala nahi duenak, txangoetara bakarrik joateko aukera ere izango du. Kasu horretan, 10 euro ordaindu beharko da txango bakoitzeko.

«Musika eta artea»n 12 urtetik gorako edozeinek eman dezake izena; «Natura eta Lagunartea», aldiz, 12-16 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta dago.

«Natura eta Lagunartea» dinamizatuko duten hezitzaileak izena ematen duten nerabeekin kontaktuan jarriko dira, eta bilera batera deituko dituzte egingo dituzten ekintzak haiekin batera adosteko.

Informazio zabalagoa jasotzeko eta izena emateko hurbildu udaletxera. Uztailaren 4era arte egongo da izena emateko epea zabalik.