Hautesleen zerrendak ikusgai daude

2019ko azaroaren 10ean egingo diren Diputatuen biltzar eta Senaturako hauteskundeak direla eta, hautesle errolda ikusgai dago.

2019ko irailaren 30etik urriaren 7ra (biak barne), hautesle-errolda ikusgai egongo da udaletxean, udal bulegoko ordutegian. Erreklamazioak egitea nahi izanez gero, epe horren barruan egin behar dira.

Ziurtagiri digitala izanez gero, norberaren egoerari buruzko kontsultak egin ditzakezu helbide honetan: https://sede.ine.gob.es

Hauteskunde prozesuari buruzko informazioa jaso nahi izanez gero, 901101900 telefono zenbakira deitu edo www.ine.es orrian ikus dezakezue.

Albiste gehiago →