HARIEN ISLA erakusketa, azaroaren 12tik 15era
Irati Bazeta Agirreren “Harien isla” erakusketa ikusgai egongo da Aramaioko Sastiña aretoan, azaroaren 12tik 15era.
Bazetak margogintza umetatik landu izan du, eta 2024an Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak sustatutako sormen bekaren laguntzarekin sortu ditu Harien isla bidlumako lanak.
Euskara jendea da lanaren gaia, eta euskarari buruz azken boladan izandako hainbat hausnarketa partekatzeko helburua du: “Nor da euskara jendea? Zer dakar euskara jendea izateak? Ba al dugu euskara jendea garen kontzientziarik? Euskaraz bizi edo euskarara heltzeko denok baliabide berak al ditugu? Zein egoeratan sentitu dugu hizkuntza estresa? Hainbat galderatan oinarri hartuta landutako proiektua da”, bere hitzetan.
Erakusketa ikusgai egongo da ondorengo egunetan eta orduetan:
- Azaroak 12, osteguna: 18:00etatik 20:00etara
- Azaroak 13, ostirala: 18:00etatik 20:00etara
- Azaroak 14, larunbata: 12:00etatik 14:00etara
- Azaroak 15, igandea: 12:00etatik 14:00etara
Gainera, egileak bi bisita gidatu egingo ditu:
- Azaroaren 12an (osteguna), 18:30ean
- Azaroaren 14an (larunbata), 12:30ean
