GOAZEN: aurreestreinaldia azaroaren 20an

UEMAren eta EITBren eskutik, GOAZEN! telesailaren aurreestreinaldia izango dugu, beste urte batez, Aramaion. Azaroaren 20an (ostirala) izango da hori, arratsaldeko 17:30ean kultur etxean.

Adi, guztiz eraberrituta aurkituko dugu eta, oraingoan, Basakabi. “Wellington Basakabi” kantu akademia maila handiko ikasleak hartuko dituen barnetegia izango da aurrerantzean, exigentziaz beterikoa…

Ez galdu!!!