Gazte Eguna atzeratu da!

PHOTO-2020-03-27-12-00-30

Aramaioko Gazte Asanbladak apirilaren 4rako prestatua zuen Gazte Eguna atzeratu egin da.

Taldeak, bere facebook kontuan jakinarazi duen bezala, koronabirusak eragin duen egoera hau igaro ondoren, proposatuko da data berria Gazte Eguna ospatzeko.

Oraindik ere inkognita asko daudenez, ezin da zehaztu noiz ospatuko den, nahiz eta ahalegin berezia egingo duten 2020an izan dadin.

Albiste gehiago →