Gaur azaroak 25: Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna

Azaroak 25 da gaur, biolentzia matxista gogor eta indartsu salatzeko eguna. Egunez egun, gero eta kasu gehiago ematen ari dira: muga guztiak gaindituta, kultura eta maila ekonomikoen gainetik. Presente dago gerra garaietan zein bake egoeretan, etxean, lanean eta baita kalean ere. Gizarte honetako gaitza da, sarritan zigorrik gabea, gizarteak aurrera egitea saihesten duena eta elkar bizi nahi dugunon ongizatea eragozten duena.

Hori guztia salatzeko kontzentrazioa egingo da Aramaion, arratsaldeko 18:00etan herriko plazan.

Puntu lila

Gaur azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, hemen duzue emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa deskargatzeko aukera, puntu lila (sakatu hemen irudia deskargatzeko).

Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.

Hilabete honetan zehar honen erabilera egin dezazuen eskatzen dizuegu, irudi hau publikoa egitea zuen mezuetan, zuen webguneetan, sare sozialetan, egoitzetan, eskutitzetan, eta bururatzen zaizuen leku guztietan.

Albiste gehiago