Fibra optikoa herri osoan jartzeko aurrepausuak

Fibra optikoa Aramaioko etxe guztietan jartzeko aurrerapausuak ematen ari dira azkenaldian, eta aste honetan bertan elkartu dira Aramaioko Udala eta Foru Aldundiaren arduradunak.
Bileran zehaztu dutenaren arabera, auzo/etxe hauetan ez dago fibra optikoarik:
  • Untzilla auzoan: Uxarte, Muru eta Suña
  • Arraga auzoan: etxe guztietan
  • Eguzkierripan: etxe guztietan
  • Zalgo: etxe bakarren batean (7. zenbakiduna)
  • Uribarri: Zubieta, Aldeko, Agarre eta Mendako
  • Gureia: etxe bakarren batean (16. zenbakiduna)
  • Azkoaga: etxe bakarren batzutan (11., 18. eta abeletxean)
  • Zabola: etxe guztietan
  • Gantzaga: etxe guztietan
  • Barajuen: Bolinburu, Solobarri eta Ibabe, Artikillu, Arbelur eta Olaberri.
  • Etxaguen: Ipurtotz, Labeagagoikoa, Labeagabekoa, Garaiko.
Hauez gain, eta honekin lotuta norbaitek zerbait baldin badu esateko, udaletxera zuzendu beharko da: 945445016 (udala@aramaio.eus)