Euskararen aldeko herri lasterketa, domekan

Euskararen Egunaren inguruko egitarauarekin jarraituz, azaroaren 29an, domeka honetan, egingo dugu urteroko herri lasterketa. 11:00etan irekiko da izen-ematea, herriko plazan, eta plazatik bertatik abiatuko da lasterketa 12:00etan. Urteroko moduan, ibilbidea hiru etapatan banatuta egongo da, denak plazatik abiatuta: lehenengo ibilbidea izango da laburrena, 270 metrokoa. Bigarrena ia kilometrokoa izango da, herria gurutzatuta. Azken ibilbidea  izango da luzeena, 1’6 kilometrokoa. Parte hartzaileek erabaki ahal izango dute zein ibilbide egin nahi duen, eta bertan parte hartu, norbere neurrira.

Lasterketaren amaieran luntxa ere izango dugu. Animatu euskararen alde izerdi apur bat botatzera!