Euskaraldia bihar hasiko da!

Euskaraldia bihar, azaroak 20an hasiko da eta abenduaren 4an amaitu.

Izena emateko epea luzatu da eta aukera egongo da izena emateko azaroaren 24a bitartean.

Izena emateko: EMAN IZENA

Aramaion momentuz 220 pertsona inguruk eman dute izena. Gehienak Ahobizi bezala eta beste batzuk Belarriprest.

Horrez gain, herriko 20 entitate ere animatu dira eta parte hartuko dute. Horietan horrelako irudia izango da ikusgai, bihartik aurrera, guztiok euskara erabiltzera animatzeko:

Ekintzak Aramaion:

Euskaraldiaren egitarauaren barruan, datorren azaroaren 27an Bikoizketa Lehiaketa egingo da eta oraindik ere aukera dago izena emateko.

Pelikula-pasarteak aukeratzeko honako link honetan sartu beharko da:

PELIKULAK AUKERATU

Oinarrietan jaso dagoen bezala, adinaren arabera kategoria ezberdinak ezarri dira:

  • 8-12 urte artekoak
  • 12-20 urte artekoak
  • 20 urtetik aurrera

Eszenaratzea azaroaren 27an egingo da kultura etxean. Aforoa mugatua izango denez, izena eman behar da liburutegian.

Albiste gehiago →