Euskal Herriko Gazte Abesbatzan aramaioarrak
Euskal Herriko Gazte abesbatzak jaso du Tolosako Abesbatzen lehiaketako lehen saria asteburuan eta tartean izan dira Maria Izaga eta Idoia Asurmendi aramaioarrak. Zorionak!!!
Lehiaketan parte hartu duen euskal talde bakarrak, 20 emakumezko eta 20 gizonezko ahotsek osatutakoak, Kutxa Sari Nagusia eskuratu du eta Europakoan egoteko aukera ematen dio izendapenak. Horrez gain, folklorean eta polifonian taldeen modalitateetako lehen postua ere eskuratu dute.