Etxez etxe banatuko da UEMAko Berripapera eta Biblioporrak

UEMAK argitaratzen duen berripapera etxez etxe banatuko da eta berarekin batera baita udal liburutegiek osatzen dute Biblioporrak ere, liburu, musika eta film aholkuekin.

Berripaperean, UEMAk ospatu duen 30. urteurrena da gai nagusi portadan. Gaur egun 90 udalerri dira UEMAko kide, tartean Aramaio.

Horrez gain, arnasguneen garrantzia, «Bertatik bertara» kanpaina, kale neurketak… eta beste gai asko aztertzen dira 8 orritan.

Eta Biblioporretan, berriz, aholku asko bildu dira, adinka banatuta. Gehienak liburuak dira baina horrez gain musika eta filmak ere jaso dira. Gida hau zazpi herrietako udal liburutegiak osatu dute, tartean Aramaioko liburutegia.

Albiste gehiago