“Etxean zurekin” programa: etxeko laguntza profesionala
Arabako Foru Aldundiak ETXEAN ZUREKIN programa jarri du abian, mendekotasuna duten pertsonei zuzendutako etxeko laguntza profesionala indartzeko Kalera ez irteteko neurriagatik behar bereziak dituzten adinekoak eta desgaituak GOFErekin jar daitezke harremanetan 945 15 10 15 telefonoan.
Erakundeak jendearentzako harrera guneak itxi ditu eta telefono eta telematika bidezko arreta indartu du. Presentziazko kudeaketa onartuko du, presazko gaietarako aurretiazko hitzorduarekin.
Beharra duten kolektiboak laguntzeko
Horrela, Gizarte Politiken Sailak eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) salbuespenezko egoera batean dauden kolektibo kalteberei arreta bermatu nahi diete, etxean oinarrizko lanak egiteko laguntza eta laguntasuna bermatuta izan dezaten, baita etxetik kanpo egin beharreko beste jarduera batzuetarako ere, hala nola jakiak eta botikak erosteko.
Horretarako, Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) indartuko da, eta zerbitzu horretako langileek zeregin horiek egiteko behar den lanbide gaitasuna izango dute. Horrela, ELZk arreta ematen jarraituko du, gaur egun bezala, jada erabiltzaile ziren pertsonei, eta, aldi berean, bere jarduera zabalduko die une honetan laguntza berezia behar dutenei, asteburuan abian jarritako konfinamendu neurrien ondoren.
Era berean, janaria banaka banatuko da, behar izanez gero.
Egoera horretan dauden mendekotasuna duten pertsonek eta haien familiek Etxean Zurekin programako neurri horiek eska ditzakete GOFEren telefonoan (945151015) eta joan ohi diren edozein laguntza zentrotan.
Programa horren osagarri gisa, GOFEko hainbat arlotako langileak telefonoz eta pertsonalki harremanetan daude joan den ostiraletik itxita dauden eguneko zentroetako eta zentro okupazionaletako familia eta erabiltzaile guztiekin.
Gailu horren helburua da orain beren etxeetan dauden erabiltzaileei laguntzea eta egun hauetan babes berezirik behar duten jakitea.