Etxaguengo errotan konponketak egingo dira
Etxaguengo errota konpontzeko, azken urteotan dirulaguntza bila ibili da Udala, baina Ondare sailetik lortu ez duenez, aurten konponketa osoa bere gain hartzea erabaki da.
Kasu honetan Imper Asfalticos SL enpresak 8.315,25€ aurrekontuaren truke errota bera konponduko du, ur biltegia iragazgaiztuz (impermeabilizar) eta ondo funtzionatzeko beharrezkoa dituen bestelako lanak eginez. Horrez gain, Barrundia SL enpresak teilatuan konponketa txiki batzuk egingo ditu, teila apurtuak aldatu eta mantenimendua; azken lan hauek 1.306,80 euroko aurrekontua dute.
Lan hauek esleituta daude eta urte hasieran hastea espero da.