Eskolako jangelan gauez sartu dira
Eskolako jangelako atea apurtu eta aulki batzuk aterata lasai ibili ziren 23ko gauean. Berriro ere, guztiona den eta guztion artean ordaintzen dugun jabetza bat inongo lotsarik gabe apurtu eta nahi bezala erabili dute herritar batzuk.
Eskolarekin hitz egin ostean, Aramaioko Udalak gogor salatu nahi du eskolak jasan duen azken eraso hau. Apurtutako atea lehenbailehen konponduko da eta espero dezagun horrelakorik ez gertatzea gehiago. Baina horretarako ezinbestekoa ikusten da adin nagusiak direnak kontzientzia izatea jabego publikoa guztiona dela, denon artean ordaintzen eta mantentzen dugula denon zergetatik, eta hau adin txikikoekin lantzea guztion ardura da.