Eskolako ikasleek Prudentzio erretreta egingo dute

Igandean, hilak 26an, haurren lehen irteera eguna izango da eta egun bat beranduago, Prudentzio deunaren bezpera ospatzeko, erretreta edo danborrada eguna. Aurten be bai!!

Kalean zein auzoetan, aukera egongo da erretretan parte hartzeko. Nahi duenak etxeko balkoi edo leihoan eta nahi duenak kalean, baldin eta umeen ordubeteko irteera aprobetxatzea nahi izanez gero. Honekin lotuta, gogorarazten da kalera irtenez gero, derrigorrez errespetatu beharko direla segurtasun neurriak: distantziak eta abar. Horrez gain, gehienez etxetik kilometro bateko distantziara irten ahal izango dira.

Ibilbidea eta ordutegia

Ibilbidea egingo da auzoetan, eta horretarako udaletxeko kotxea erabiliko da musika jartzeko. Arratsaldeko 4etan hasiko da Untzillan. Eta hauxe da ondorengo ordutegia:

  • 16:00 – Untzila
  • 16:15 – Azkoaga
  • 16:30 – Barajuen
  • 16:50 – Uribarri
  • 17:05 – Arexola
  • 17:20 – Etxaguen
  • 17:35 – Gantzaga
  • 18:00 – Ibarra:
    • 18:00 – P. IGNACIO BARRUTIA (Eskola ondoko etxeetan)
    • 18:06 – P. IGNACIO BARRUTIA (bukaeran)
    • 18:12 – IBARGOIAKO PLAZA
    • 18:18 – BIZENTE GOIKOETXEA PLAZA
    • 18:24 – ITURRIZURI
    • 18:45 – OKINDEGI-EKI-AÑAI
    • 18:55 – ELIZA pareko etxeak – KINTELENA

Ume zein nagusi! Animatu eta parte hartu zuk ere tanborradan!

Albiste gehiago →