Erretiratuen mus txapelketa ostiralean

Alaiak erretiratuen elkarteko kideek mus txapelketa jokatuko dute ostiral honetan 17:00etan. 20 euro ordaindu beharko da bikoteko, eta 16:45era arte egongo da izena emateko aukera. Karta-jokoan ibili ondoren, afaria egingo dute.

Sariak honako hauek izango dira: bi urdaiazpiko irabazleentzat, bi bakailao gazitu txapeldunordeentzat, eta bi gazta 3. sailkatuentzat.