Erantzuna oinean, galdera jolasa!
Konfinamenduan sartu ginenetik ez direnez bertso eskolak, saioak eta antzeko ezer ospatu, Arabako Bertsozale elkarteak jolas egiteko proposamena egin digu eta astero ariketa berezia planteatu digu. Egin duzu froga? Ausartzen zara?
Nola?
Linkean klik egin eta 10 galdera izango dituzu betetzeko, era ezberdinetako galderak izango dira bertsogintzarekin lotuak, amaiatutakoan, BIDALI jartzen duen botoian klikatu. 10ak asmatzen dituzten parte hartzaileen artean «Emergentzi egoeratarako kita»ren zozketan sartuko zarete.
Hemen aste honetako galderak erantzuteko linka.
Klikatu hemen aste honetako galdera sorta erantzuteko.
Opari kita: Abuelari edizio mugatuko olioa, Bertsozale Elkarteko USB memoria, Araba Bertso Kuadrilla arteko kamiseta eta poltsa izango dira.
Zozketa datorren astelehenean egingo da eguerdiko 12etan.