Erakusketa, zinema eta txokolate dastaketa
Medicus Mundik hiru jarduera proposatzen dizkigu bidezko merkataritza ezagutzeko: “Ikusi, dastatu eta entzun Bidezko Merkataritza Aramaion”
Badakizu nondik datozen kontsumitzen ditugun produktuak? Nork ekoizten ditu eta zein baldintzatan?
Azaroan bidezko merkataritzara gerturatzera gonbidatzen zaitugu, jarduera hauen bidez:
Erakusketa: Ahaldunudak-Empoderadas— Azaroaren 2tik 8ra
Zinema: Utukku haziak — Azaroak 8, 18:00: Perun, CEPROAA nekazaritza kooperatibak Amazoniako eskualdean bertako kakaoa landatzen duten 377 ekoizle biltzen ditu. Horietatik 77 emakumeak dira, eta funtsezko zeregina dute beren komunitateen ekoizpenean, antolaketan eta garapenean.
Semillas de Utkku Medicusmundi Arabak egindako dokumental bat da, Lankidetzaren eta Elkartasunaren Euskal Agentziaren finantzaketarekin. Horren bidez, bere lana, istorioak eta kooperatibismoak etorkizun bidezkoago eta iraunkorrago baterantz aldatzeko duen balioa gertutik ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
Txokolate dastaketa — Azaroak 8, 18:00
Begiratzeko, entzuteko, ikasteko eta dastatzeko aukera, pertsonak, justizia eta iraunkortasuna erdigunean jartzen dituzten kontsumo-alternatibak aurkituz.
