Eraikin publikoetan egindako pintadak garbituko dira
Azken hilabeteotan eraikin publikoetan egin diren pintadak garbitzeko lanak kontratatu ditu Aramaioko Udalak.
Lehen fase batean margotze lanak egingo dira eta ondoren kenduko da pintura bestelako pareta eta harritik.
Horren ardura du M.C.G. pintura enpresak eta aurrekontua 1.868,24 eurokoa da.