Emakumeenganako Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna ikusarazteko ekintza-programa
- Azaroak 25: Emakumeenganako Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna:
18:00etan Kontzentrazioa plazan eta ondoren 18:30ean, Sucia dokumentalaren proiekzioa Kultura-Etxean.
SINOPSIA: Madrilgo masaje-areto batean egindako masajean sexu-eraso bat jasan ondoren, Bàrbara Mestanza aktoreak antzezlan bihurtu du bere trauma, guztiek egiten dioten galderari aurre egiteko: ‘Zergatik ez zenuen ezer egin?’
- Azaroak 26: “Ispiluak” helduentzako ipuin- kontakizunak Dorleta Kortazarrekin: Ispiluan beren buruari begiratu eta beste aldera gurutzatzeko ausardia izan duten emakumeen istorioek osatzen dute ISPILUAK. Gezurra, bortxa, mesfidantza eta beldurra gaindituz, estutzen dituzten loturetatik askatu eta zigorrak zigor, basoan aurrera egitea erabaki dutenak. Bizinahia eta beldurra, bizitza eta heriotza, gaua eta eguna, ametsak eta errealitatea… elkarri begira, elkarren isla, gure barruko (h)egietan oihartzun eginez. Leku askotan aurki ditzazkegulako gure islada itzuliko diguten ISPILUAK. Sarrera 5€.
-
Azaroak 28: ihes-gela. 16:00etan txanda libre bat gelditu da. Apuntatzeko QR kodea eskaneatu edo esteka honetan sartu: https://www.batu.eus/inskripzioak/?pueblo_id=5
- Azaroak 29: Iturzuri Emakume Elkarteak antolatutako Jo! antzerkia 19:00etan Kultura-Etxean: Magma Mia konpainiak azterketa antropologiko bitxia egiten du lan honetan. Sorkun eta Grego, aspaldiko lagunak, ustekabean berriro elkartzen dira, denbora luzez elkar ikusi gabe egon ondoren. Kirola egiten duten bitartean, egoera zentzugabe bezain maitagarrien bidez, protagonistek beraien bizitzako istorioetan oinarritutako azterketa antropologiko berezia egingo dute. Sarrera 5€.



