Emakume Master Cup: pilota partiduak Aramaion jokatuko dira

LABORAL Kutxak antolatzen duen Emakume Master Cup txapelketa dela eta, promozio mailako aurrekanporaketa Aramaion jokatuko da datorren domekan, urriak 27.

Arratsaldeko 4etatik aurrera jokatuko dira 4 1/2 eskuz banakako partiduak.

Kartelean agertzen den bezala, sei partidu jokatuko dira.

Emakume Master Cup

Pilota ez da inoiz izan soilik gizonezkoen kirola. Azken urteotan, emakume pilotarien kopurua handituz doa eta esku pilotan dagokien mailako txapelketa bat da Emakume Master Cup.

Albiste gehiago →