Plaza libreak ekintzailetzari buruzko programan

Oraindik plaza libreak geratzen direnez, 2023ko ekintzailetza programan izena emateko epea azaroaren 6ra arte luzatu dute.

LANBIDEK, langabezian dauden eta euren negozioa jartzeari ekin nahi dioten pertsonei zuzendutako laguntzak onetsi ditu. Laguntzak bi motatako ekintzaileei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plaza mugatuak daude:

1) Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien ENPRESA-IDEIA GARATZEN LAGUNTZEKO (plaza kopurua: 6).

2) Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzaileei zuzenduta, hurrengo hilabetetan MARTXAN JARTZEKO ETA JARDUERA EKONOMIKOETAN ALTA EMATEKO ideia dutenei. (plaza kopurua: 4)

Laguntza teknikoaz gain, ekintzaileek DIRU-LAGUNTZA jasoko dute.

 

Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko:

945 430167 / ekonomia@gorbeialdea.eus (Oihanaz galdetu)

Eskuorria