Ekainak 9, asteartea, Gantzaga eta Etxaguenera igotzeko A-4025 errepidea itxita
Gantzaga eta Etxaguen auzoetara doan A-4025 errepidean zorua sendotzeko egiten ari diren lanak direla eta, asteartean, ekainak 9, errepidea itxita egongo da 8:00etatik 17:00etara ibilgailuentzat eta oinezkoentzat.
Etxaguen eta Gantzaga auzoetara sarbidea bermatzeko, A-4023 errepidea eta Etxaguen eta Arrriola lotzen dituen landa bidea erabili beharko dira ordezko ibilbide gisa.

Barkatu eragozpenak.
Albiste gehiago →