Ehorzketa ordutegia arautu eta hilerrien tasak eguneratu dira
Hilerrien ordenantza goitik behera aldatu eta hilerri guztiak kontuan hartzen dituen eta gaur egungo errealitatera egokitutako berria sortu behar da.
Baina, aurten ezin izan denez egokitu, tasak eguneratu eta ordutegi eta egutegia zehaztu da. Horretarako, kontuan hartu da 2008tik ez dela igo tasa eta proposatzen da ehorzketa lanei duintasuna ematea eta 2008tik gaurdainoko KPI igotzea.
Beraz, Eustaten arabera, %13,27 KPI igoera egon da 2008ko irailetik 2020ko irailera.
Hori kontuan hartuta, hauxe da proposatzen den aldaketa eta alegaziorik ez badago urtarrilak 1etik aurrera indarrean jarriko dena:
2008tik dauden tasak | 2021ko urtarrilak 1etik aurrera (%13´27ko igoerarekin) |
Hilkutxa 128´18€ | Hilkutxa 145´19€ |
Errautsen ontzia 49´92€ | Errautsen ontzia 56´54€ |
Horrez gain, ordutegia eta egutegia zehaztu dira. Azaroaren 1etik aurrera hauek dira ordutegi eta egutegiak:
ORDUTEGIA:
- UDA(maiatzak 1-irailak 30)
- Ehorzketa lanak beranduenez 19:30tan hasiko dira.
- NEGUA (urriak 1-apirilak 30)
- Ehorzketa lanak beranduenez 18:00tan hasiko dira.
EGUTEGIA: Igande eta jai egunetan ez da ehorzketa lanik egingo.
Aipatutako aspektu hauek pasa den urriaren 29an eginiko plenoan onartu ziren.