Eguzki erromeria taldeak kontzertua egingo du zapatuan
Eguzki erromeria taldeak kontzertua egingo du irailaren 23an, 12:00etan, Barajuengo frontoian (eguraldi txarrarekin Andra Marin izango da).
Euskal kulturan izan duen garrantzia kontuan hartuta, Nikolas Gardokiren adierazpenak jasotzen dituen ikus-entzunezko bat egingo da eta kontzertua ere grabatuko da ondoren Goiena Telebistan botatzeko.
Erromeria zaharren giroa gogora ekarriko dute ordubeteko erromerian. Eguzki taldeko partaideez gain, beste musikari batzuk ere igoko dira agertokira.
Sarrera librea da