Eguneko zentroaren kontrako erasoa gertatu da

Azken aste hauetan, egun eta une zehatzetan, aurreko eraikinean bizi den norbaitek patatak, mandarinak, kiwiak… jaurti ditu Lurgorri pasealekuan kokatzen den zentroaren kontra.

Orain arte, atearen eta leihoaren kontra bota dituzte baina atzo arratsaldean, bi erabiltzaile kanpoan zeundela jaurti zituzten fruta aleak.

Ezin dira onartu horrelako jarrerak eta Aramaioko Udalak biziki salatzen ditu.

Datozen egunotan hurbiletik egingo zaio jarraipena eta, behar izanez gero, beste era bateko neurriak ere hartuko dira.

 

Albiste gehiago