«Egin eta Klik» ginkana martxan, urtarrilaren 10etik aurrera

Sareetan euskaraz aritzeko helburuarekin sortu da Egin eta Klik ginkana. Arabako gazteek izango dute aukera parte hartzeko, Instagram bitartez.
Urtarrilaren 10etik otsailaren 26ra bitartean egongo da martxan eta Arabako Foru AldundiaGasteizko Udala eta Arabako Euskara Zerbitzuak daude ekimenaren atzean.

Nola parte hartu

14 urtetik gorako gazteei bideratuta dago ekimena, baina edozeinek har dezake parte. Gazteen artean euskara sustatzea da helburua. Horretarako, sakelakoarekin grabatu beharreko zenbait proba proposatuko dira. Ginkanaren erronka guztiak eta beharrezko azalpenak @arabakogazteak  Instagram kontuan iragarriko dira.
Astean behin edo bitan Arabako gazte batek proposamen bat egingo die parte-hartzaileei. Gai eta formatu anitzeko erronkak izango dira, mugikorrarekin grabatu eta zabalduko direnak.
Parte hartu nahi izanez gero, bi aukera nagusi daude:
  1. Bideoa zenbakira bidali, WhatsApp aplikazioaren bitartez 639 85 53 12 zenbakira mezua idatziz.
  2. Bideoa Instagramera igo. Kasu honetan, berdin da istorio (story), Reel edo IGTV formatuan igotzea. @arabakogazteakerabiltzaileari egin behar zaio aipamena beti.

Albiste gehiago