COVID-19.EUS: prebentzioa, detekzioa eta jarraipenerako aplikazioa
Koronabirusa geldiarazten lagunduko duen herritarren sarea sortzea helburu duen aplikazioa da COVID-19.EUS . Eta bereziki, haren prebentzioan, detekzioan eta jarraipenean lagunduko du.
Eskuragarri dago Androiden zein IOSen, appstore edo playstore bidez.
Hiru helburu hauek ditu:
BAT: PREBENTZIOA.
- Edonork aukera du aplikazioa deskargatzeko, autodiagnostiko baten bidez bere osasun-egoera gehitzeko eta bere hurbileko zirkulua eransteko, bai familiakoa, bai lagunartekoa, bai lanekoa/hezkuntzakoa.Horrela, pertsona guztiak elkarrekin konektatuta egongo dira, ohiko gomendioak jasoko dituzte, beren osasunaren jarraipena egingo dute eta besteen egoera ikusiko dute.Horrek prebentzioa oraindik ere gehiago areagotzen lagunduko du.
BI: ETXEETAN EGON DAITEZKEEN KASUEN JARRAIPEN HANDIAGOA.
- Osasun Sailari eta Osakidetzari beren etxeetan sintomekin dauden pertsonak gehiago ezagutzea eta haien jarraipen handiagoa egitea ahalbidetuko die, betiere modu anonimoan.Horrek aurrerapen garrantzitsua dakar hobeto eta hurbiltasun handiagoaz artatzeko, baita ahaleginak gehien behar dutenengan zentratzeko ere.
- Laguntzako osasun-profesionalek egunero emango diete estaldura berrogeialdian dauden eta afektazio arina edo moderatua duten pertsonei, litekeen larriagotze bat aurreikusten saiatzeko.Osasun-profesionalek egunero ebatziko dituzte beren zalantzak eta, horrela, antsietatea murrizten lagunduko dute.
HIRU: KASU-KONTZENTRAZIOEN ANALISIA.
- Epidemiologia-taldeen lanerako errefortzu gisa balioko du. Izan ere, kasuak non dauden kokatu ahal izango dute, eta, behar izanez gero, transmisio handiko eremuetan diagnostikorako eta jarraipenerako esku-hartze indibidualizatuagoak egin ahal izango dituzte.
- Aplikazio hau ebidentzia zientifikoan oinarrituta dago eta berme guztiak betetzen ditu.Gainera, alta emateko beharrezko datuak izango dira posta elektronikoa edo mugikor bat (kontu faltsua ez dela egiaztatzeko) eta posta-kodea, erabiltzailea zein zonatan bizi den jakiteko.Horren helburua da anonimotasuna zaintzea eta datuen babesa betetzea.
Bideo honetan, COVID-19.EUS aplikazioaren funtzionamendua ikusi ahal izango duzu:
Albiste gehiago →