CHCko fakturazioa

CHCk bere web eta sistema guztia aldatu du, programa berriak jarri ditu martxan. Trantsizio momentu honetan oraindik ez dago dena %100an martxan.

Honek ekarri duen arazotako bat, fakturak gaztelera hutsean bidaltzearena izan da. Lehen CHCko gutunak euskaraz jasotzen zituzten bezeroak, orain gazteleraz jasotzen hasi dira. Tenporala izango da, baina oraingoz ez da konpondu.

Bi hizkuntzetara bueltatzeko eskakizuna eginda dago.

Albiste gehiago →