Osakidetzak martxan jarri du berriz ere Aramaioko emakumeen artean bularreko minbizia goiz detektatzeko programa.

Otsailean zehar postaz jasoko dute hitzordua, profil honetako emakumeek:

  • 50-69 urte bitarteko emakumeak.
  • eta 40-49 urte bitarteko emakumeak, baldin eta familian lehen mailako minbizi aurrekariak izanez gero.

Probak bi urtetik behin egiten dira, etxean jasotzen den hitzordua errespetatuta. Tokia: Arrasateko ospitalean.

Edozein kasutan, informazio telefonoa hauxe da: 943 023030

Albiste gehiago →