Blanka Mendialdua Elorza hil zaigu

bdr

Etxaguen auzoan jaioa, herriko eskolan andereño urte askotan, bake epaile, kofrade, euskaltzale, kantuzale,… oso gertuko emakumea, herriko emakumea izan da Blanka.

Asko eta asko dira Blankak egindako lanak Aramaion, beti zegoen laguntzeko prest.

Ezustean joan zaigu, isilik, eta umezurtz sentitzen gara aramaioar asko.

Berak erakutsitakoa gugan dago eta jarraituko du.

Kantuan gogoratuko dugu.

Agur Blanka, aramaixoarren artien jarraitukon!

 

Aramaioko Udalak bat egiten du familiaren eta lagunen atsekabean.

Bere hileta gaur egingo da, ostirala, 18:00etan, Aramaioko parrokian.